Konfinamenduko domeka eguerdietako bermuta balkoitik balkoira, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 6a, 11:15

Beste aukerarik ez dago eta balkoitik balkoira edo leihotik leihora egiten dute domeka eguerdietako bermuta Elgetan ere. Musikarekin lagunduta auzotarren arteko juntadizoak asterokoak bihurtu dira dagoeneko.

Herriko hainbat gunetan ipintzen dute musika eguneko hainbat unetan. 20:00etako hitzordua egunerokoa da, esaterako, San Roke kalean. Torrealdean ere bai.

Baina berezienak domeka eguerdietako juntadizoak izaten dira. Musika gehiagorekin eta batez ere musika alaiagoarekin elkartzen dira auzotarrak, eta badira zuzeneko musika eskaintzera animatzen diren musikari gazteak ere. Lorea Larrañagaren eta Aldolfo Jainagaren ikasleak erakustaldi ederrak egiten ari dira egunotan balkoitik balkoira eta leihotik leihora.

Atzo, domeka, eguraldi aparta egin zuen eta horrek ere lagundu zuen festa girorako. Zaindutako mahaiak eta landutako jakiak atera zituzten hainbat elgetarrek balkoira. Herrikoek zein herritik kanpo bizi diren elgetarrek egin zuten bat hitzorduarekin.

Jasotako argazkiak eta irudiak partekatzen ditugu hemen. Gehiago balego ongi etorriak izango dira, noski!

 

Erlazionatuak

Domeka eguerdiko bermuta, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020 api 06 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak