Konfinamendua hautsi eta kalean dantza egiteagatik bost salaketa, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 4a, 21:01
Elgetako Domingo Iturbe kalea.

Domingo Iturbe kalean gertatu da 18:00ak bueltan. Ertzaintzak abisu bat jaso du esanez jendea dantzan zebilela kalean. Bertaratu eta bost lagun identifikatu dituzte.

Festa giroa zen gaur Elgetako Domingo Iturbe kalean. Bizilagun batek musika jarri du konfinamenduaren 21. eguna, zapatua, girotzeko eta dantzara animatu dira asko. Nork bere etxeko jardinean egin du dantza, baina baten batzuk etxeko atarira irten dira eta espaloira jaitsi ere bai.

Ertzaintzak dei bat jaso du esanez jendea zebilela kalean dantzan. "Patruila bat bertaratu da eta ikusi du hori horrela zela. Bost lagun identifikatu dituzte, eta salaketa bana ipini indarrean den Hiritarren Segurtasunerako Legeak ezartzen duen konfinamendua hausteagatik", azaldu dute Ertzaintzatik.

"Salaketen ziurtagiriak bihar iritsiko direla esan digute", adierazi du Domingo Iturbe kaleko auzotar batek. "Oraingoz, ez dakigu isunik dagoen, eta balego zenbatekoa den".

Bizilagunen artean zabaldu dena da isunak 600 eurokoak izan daitezkeela. "Batzuk gure etxeetako eskaileretan geunden", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak