Erosketak, txandaka eta prebentzio neurriekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mar. 28a, 16:07

Erosketak egiten Bea Bouzasen Ugari dendan.

Lau negozio daude zabalik, egunotan, herrian. gehienez ere bi bezero egon daitezke barruan aldi berean, eta kutsatzeak saihesteko hainbat neurri hartu dituzte arduradunek.

"Lan handiko egunak izan dira aurreko astekoak", adierazi du Ugari dendako Bea Bouzasek. "Martitzenera arte mugimendu handia izan dugu. Badirudi gauzak normaltasun batera itzuli direla orain".

Zenbait produktu laster agortu zitzaizkiola azaldu du: "Eskularruak, batez ere, eta amoniakoa ere bai. Jendea etxean dago eta garbitzeko aprobetxatzen ari da, antza".

Gainerakoan, betiko martxa daramala dio Bouzasek, baina hainbat prebentzio neurri hartuta. Gehienez ere bi bezero daude aldi berean dendan, eta batekin amaitutakoan eskuak garbitu eta mostradorea desinfektatzen du. "Maskara daramat, kutxan ez dagoelako metro eta erdiko distantzia mantentzerik, eta ez dudalako bezerorik kaltetu nahi".

Prebentzio neurri moduan, bestalde, bakarrik dago dendan. Ordutegia, oraingoz, betikoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak