Garbiketa lan bereziak kalean eta eraikin publikoetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mar. 24a, 19:36

Udal brigadako bi langile garbiketa lan bereziak egiten, gaur eguerdian, plazan.

Udal brigadako langileak atzo hasi ziren garbiketa lan bereziokin. Goizean goiz egingo dituzte aurrerantzean eta abisu berririk jaso bitartean jarraituko dute.

Kaleak, plazak, semaforoak edota barandak modu berezian garbitzeko neurriak hartu ditu Elgetako Udalak ere. Helburua da erabilera publikoko elementuak desinfektatzea, eta horretarako ura eta lixibarekin dihardute garbiketa egiten.

Udal brigadako langileak ari dira zeregin horretan kalean. "Atzo, astelehena, hasi ginen. 07:30ak bueltan hasten gara eta egiten ditugu plaza, zabalik dauden dendak, kutxa, kioskoa eta botika. Hori da lehenengo gauza. Gero, egiten ditugu barandak eta semaforoak", adierazi du udal brigadako langile Enrike Perez Txikiturri-k.

Urarekin eta lixibarekin egindako nahasketarekin ari dira kaleak eta kaleko elementuak  desinfektatzen. Gehien erabiltzen diren guneetan eta kaleko altzarietan egiten dute lan hori.

Gaur, martitzena, eguerdian ere egin dute plaza arrain saltzailea joan eta gero.

Udal eraikinetan

Udal eraikinen eta materialaren garbiketa berezia ere egiten ari da Udala. Eskola, udaletxea, ludoteka-gaztelekua, kiroldegia, kultura etxea... daude tartean. Garbitzaile taldeak dihardu zeregin horretan.

Argazkia: Elgetako Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak