Elgetarrak Lanzaroten: "Gaur geneukan bueltako hegazkina eta bertan behera gelditu da"

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 21a, 22:27

Lanzaroten daude Elgetako Iñaki Izagirre eta Begoña Usandizaga senar-emazteak. Hilaren 14an joan ziren eta gaur zuten bueltako hegazkina baina bertan behera gelditu da. Astelehenerako dute hegaldi bat hartuta baina ziurgabetasun handia bizi dute.

Euskal Herriko beste hainbat lagun daude euren hotelean, Lanzaroten. "Bilboko, Donostiako, Durangoko eta beste toki batzuetako jendea gaude hemen eta askok aste osoa daramate Euskal Herrirako hegaldi baten zain. Gu gaur ginen joatekoak baina hegaldia bertan behera gelditu da. Kezkatuta gaude, gauzak momentu batetik bestera aldatzen direlako eta astelehenerako beste bat hartu badugu ere, ez dugu inolako ziurtasunik. Gu ondo gaude, hotelean egoki gaudelako, baina kezkatuta eta etxera heltzeko gogoz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak