Covid-19 koronabirusaren hedapena mugatzeko helburuarekin haur-parkeak itxi ditu gaur Elgetako Udalak. Hala, itxita daude Maalako parkea, Torrealdeako, eta Bolatokikoa. Udal pilotalekua ere itxita dago.
Komertzioa eta ostalaritza
Funtzionamendu normala izan dute gaur (egubakoitza) Elgetako komertzioek eta ostalaritza establezimenduek. Ozkarbi elkartea, aldiz, itxita dago.