Elkarretaratzea eta bazkaria antolatu dituzte Elgetan domekarako, martxoak 8

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mar. 6a, 12:34

Bazkaria, Elgetan, iaz Martxoaren 8an.

Elkartzeko, iritziak trukatzeko eta oraindik ere egiteko dagoen bidearen inguruan gogoeta egiteko eguna izango da. Bazkarirako txartelak bihar arte egongo dira salgai. Eskolan ere hainbat ekintza dituzte gaur.

Elgetako Emakume Taldeak elkarretaratzea deitu du dome­karako, 13:00etan. Hamabost minutuko kontzentrazioa izan­go da, herriko plazan. Iaz mo­duan, bazkaria ere egingo dute. Eguraldiaren arabera, udaletxe­ko arkupean edo Espaloia kafe antzokian izango da.

Txartelak salgai daude herri­ko taberna guztietan zein Elko­ro botikan. Prezioa 7 euro da, eta paella –oilaskoarena edo beganoa–, pastak eta kafea dau­de menuan.

Bazkalosteak tertuliarako aukera emango du. Iaz moduan, koaderno moreak ibili dira egu­notan eskutik eskura, eta ber­tan jasotako gogoetak kafearen tartean irakurriko dituzte. Tertulia laguntzeko, argazkiak, irudiak eta ipuinak izango dira bazkalostean, eta bertaratuta­koek horiek guztiak betaurreko moreekin irakurtzeko gonbi­dapena jasoko dute. Helburua izango da emakumeek mundu honetan duten –edo eman zaien– tokiaren inguruan hausnarke­ta egitea.

Herri Eskolan ere lanketa

Elgetako neska-mutikoek ere hainbat ekintza izan dituzte egunotan Martxoaren 8aren in­guruko gogoeta egiteko. Esko­lako sarreran ikusgai egon da Emakumeen begiradak eta eskul­turak izeneko erakusketa. Alicia Gartziaren lanak dira.

Emakume taldearen koaderno moreak ere etxerik etxe ibili dira, eta nork bere gogoeta ida­tzita uzteko aukera izan du. Koadernoetako bat LH5 eta LH6 geletako neska-mutikoek erabi­li dute. Bigarrena eskolako fa­miliendako izan da, eta etxez etxe ibili da, gurasoek ere ekar­penak egin ditzaten. Bi koader­noak plazan izango dira domekan, eta ekarpenak egiteko aukerak zabalik jarraituko du.

Bestalde, eta Herri Eskolako ekintzekin jarraituta, gaur, mar­txoak 6, hainbat tailer eta saio egingo dituzte adin guztietako ikasleek.

Haur Hezkuntzako neska-mu­tikoek berdintasuna adierazten duten argazkiekin horma-irudia egingo dute. Lehen Hezkuntza­ko 1. eta 2. mailetako ikasleek Garazi Arrula idazlearen eta Helena Azkarragaurizar ilus­tratzailearen bisita izango dute. Bidean izeneko liburua aurkez­tuko dute eskolan.

Hirugarren eta laugarren mai­letako neska-mutikoek buztin tailerra egingo dute, eta beraien ekarpena egingo diote eskolako atarian dagoen erakusketari.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak