Iraitz Lazkano: "Iturri ofizialetatik ez dugu ezer jaso"

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko ots. 15a, 10:34
Iraitz Lazkano

Elgetako alkateak adierazi dio GOIENAri "sare sozialetatik" izan duela "aire kalitatearen albisteen berri". Zaldibar Argitu Orain! lelopean antolatu den manifestaziora joateko ere, airearen kalitatearen gaineko azken berriak direla eta "jendea arduratuta" dagoela nabarmendu du.

"Eusko Jaurlaritzatik ez eta Foru Aldunditik ez dugu berri ofizialik jaso. Dakigun guztia sare sozialen bitartez jaso dugu", aipatu du Lazkanok. Gaineratu duenez, "Elgeta hirigunea Eitzagako zabortegitik lau kilometrora dago; Zaldibar hirigunea baino gertuago", azaldu du.

Elgetan usaina "nabaria da", eta ez dakite esaterako, "aire librean kirola egin dezakegun"; inguruko herrietan Osasun Sailak ohartarazi baitu aire librean kirolik ez egiteko. "Azken berriekin jendea arazoaz konturatu da, hau da, zer suposatzen duen aire libreko zabortegi bat izatea arazoen iturria".

Elgetako Udalak atzo goizean, otsailak 14, jakinarazi zien herritarrei airean egindako neurketen emaitzak "normalak" zirela. Informazio hau udalak herritarrei helarazi zien Osasun Sailak airean dioxina eta furano maila altuak zeudela jakinarazi aurretik. Izan ere ostegunean Osasun Sailak berak jakitera eman zuen, Elgetako hainbat puntutan neurketak egin ostean, "hirigune baterako emaitza normalak zirela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak