Itxita jarraitzen du Elgeta eta Eibar arteko errepideak ibilgailuen zirkulaziorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 13a, 17:49
Eibar eta Elgeta arteko errepidea itxita, Elgetan.

Euriak eta haizeak kalte handiak eragin dituzte Elgetan. Luiziak gertatu dira, zuhaitzak erori dira, bideak apurtu dira... Egun korapilatsua izaten ari da. Pasabideak libratzeko lanak martxan jarraitzen dute.

Itxita jarraitzen du Elgeta eta Eibar lotzen dituen GI-2639 errepideak. Lur-jausia gertatu da goizean goiz eta Udalak jakinaren gainean jarri du Diputazioa.

Arantzetan, Aixolan, Egoarbitzako eta Azkonabietarako bidean eta Beizu-Azularakoan ere luiziak eta zuhaitz erorketak gertatu dira.

Arantzeta auzorako bidean atzo gauean gertatutako luizia atzo gauean garbitu zuten.

Egoarbitza baserrirako eta Azkonabietarako bideetan pinuak zeuden erorita eta udal langileek kendu dituzte trabatik.

Aixola bidean gertatu den lur-jausia garbitu berri dute, eta bidea zabalik dela jakinarazi du Udalak. "Beizu eta Azularako pistan behin-behineko pasabidea egiten dihardugu", gaineratu dute.

Argazkiak: Elgetako Udala eta Goiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak