Aemetek jakinarazi du Elgetan azken orduetan metro karratuko 150 litro bota duela. Aramaion, berriz, metro karratuko 78 litro.
Azulako bidean ere arazoak daude.
GI-2639 errepidean, Elgeta eta Eibar artean izandako luiziaren eraginez, errepidea itxita dago eta udaletik adierazi dute, Gipuzkoako Foru Aldundiari egoeraren berri eman diotela eta lanean dihardutela udal bideak ahalik eta azkarren irekitzeko. Horrez gain, Larrosako iturri parean, Aixolara bidean beste luizi bat gertatu da eta errepidea ere itxita dago. Azkenik, atzo arratsaldean, Arantzeta auzorako sarreran ere luizi bat izan zen.
Aemetek jakinarazi du Elgetan azken orduetan metro karratuko 150 litro bota duela. Aramaion, berriz, metro karratuko 78 litro.
Azulako bidean ere arazoak daude.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.