Kontsumo taldea sortu gura dute Elgetan, eta asteon egingo dute jendaurreko aurkezpena

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko aza. 27a, 11:59
Bergarako Ziarreta baserriko Iñigo Gabilondo ekoizlea.

Eguenean, hilak 28, egingo dute lehen informazio batzarra udaletxean. Ekoizle lanak egingo dituen Bergarako Ziarreta baserriko Iñigo Gabilondo ere bertan izango da.

Hainbat eragilek dihardute Elgetako kontsumo taldea sortzeko ahaleginean. Horien artean dira Elgetako Udala eta Debagoieneko Landa Garapena. Elikadura kontsumo ohituretan eragin gura dute eta elikadura eredu jasangarriago baten alde egin.

Eratzen bada Elgetako kontsumo taldeko ekoizlea Bergarako Ziarreta baserriko Iñigo Gabilondo izango da. Produktu ekologikoak, sasoikoak eta bertakoak ekoizten ditu.

Aurkezpena eguenean izango da, hilak 28, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak