Elgetako emakume taldeak Udalaren laguntzarekin antolatuta 19:00etan egin zuten elkarretaratzea Elgetan. 50 bat herritar elkartu ziren Indarkeria matxista gehiagorik ez! irakur zitekeen pankartaren bueltan. Kandela moreak piztea izan zen lehenengo egitekoa, eta perkusio kolpe hotsez lagunduta adierazpen bat irakurri zuen emakume taldeko kideetako batek –azpian osorik irakurgai–.
Hamabost minutuko elkarretaratze isila egin zuten ondoren bertaratutakoek.
Atzo irakurritako adierazpena
Emakumeen kontrako indarkeria muturreko biolentziaren espresioak gainditzen dituzte. Izan ere, egunerokotasunean emakumeak erahilak eta bortxatuak izateaz gain, hori sustengatzen duen normalizatutako mota anitzeko biolentzia pairatzen dugu.
Indarkeria sexuala:
Jaietan, kaleetan, etxeetan eta lanean gure sexualitateari erreferentzia egiten dizkioten komentario matxistarik gabe bizi nahi dugu.
Ez dugu nahi merkatu kapitalistak helburu ekonomiko hutsengatik gure gorputz hiper sexualizatuak erabiltzerik nahi.
Ez dugu sexu-harremanak praktikatzera behartuak izan nahi, ezta gustuko ez ditugun sexu-ekintzak izatera bultzatuak izan nahi. Ez bikote harremanetan ez inon ez! Ez beti da ez!
Indarkeria materiala:
Lan feminizatuen prekarizazioarekin bukatu beharra dago.
Zaintza eta lanaren prekarizazioa egungo sistema ekonomikoaren estrategia zapaltzailearen estrategia bat da.
Soldata arrakala ere emakumeen aurkako indarkeria da. Emakumeek gizonek baino %28 gutxiago kobratzen dute. Eta pentsiodunen arteko arrakala handiagoa da oraindik.
Bizitzak sostengatzea, produzitzea da sistema kapitalistak lan honen garrantzia desbalorizatu du eta guk lan hauek duten balio sozial eta ekonomiko aldarrikatua nahi dugu. Balio sozial eta ekonomiko handiagoa duten ardura postuetara iristeko aukera aldarrikatu nahi dugu. Gaur egun, enpresetako zuzendaritzak gizonenak dira eta horrek ez du emakumeon parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena bermatzen.
Indarkeria psikologikoa:
Ez ditugu gaztetatik menpeko harreman sexu-afektiboak bizi nahi. Ez dugu jaberik. Harreman askeak nahi ditugu, kontrolik eta zelorik gabekoak. Profesionalki, pertsonalki, sozialki eta sexualki garatzen jarraitzen lagunduko diguten harremanak eraiki nahi ditugu!
Indarkeria mota asko jasaten ditugu emakumeok jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Edozein gatazkatan emakumeak emakume izateagatik bakarrik gehiago jasan behar izaten du. Eta horren adibide aktualak izan daitezke poliziak eta militarrek Bolivian edo Txilen gizartearen ezinegonaren protestak isilarazten zenbat emakume bortxatu, umiliatu eta kasu batzuetan erahil dituzten.
Sistema honek bigarren mailako pertsonatzat gaitu emakumeak eta horrela nahi gaitu, baina gure amen, amamen, izekoen... ahizpen borroka gurea ere bada eta elkarrekin borrokan, elkar zaintzen, elkar ahalduntzen jarraituko dugu. Sistema honek jaiotzetik , subliminalki, zein indarrez inposatzen dizkigun ereduak edo errealitatea ez delako guk nahi dugu.
Indarkeria matxistarik ez, inon ere ez, inoiz ere ez eta inori ere ez!
Erasoen aurrean autodefentsa feminista.