Hala, postontzia ipini du udaletxean eta elgetarren proposamenak jasotzeko erantzun orriak banatu ditu etxez etxe. Galdera argia da: "Nor uste duzu izan dela Elgetan Debagoieneko Kirol Saria 2019 irabaztea merezi duen herritarra edo taldea?". Hain zuzen, azaroaren 29ra arte dago erantzunak jasotzeko.
Debagoieneko Kirol Sariek urtean zehar kirol arloan esanguratsuak izan diren norbanakoak edo taldeak saritzea dute helburu.