Iratxe Alonso Maiztegik jaso du Debagoieneko Kirol Sarietako Elgeta saria

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 14a, 10:09
Iratxe Alonso saria jasotzen Elgetako alkate Iraitz Lazkanoren eskutik.

Debagoieneko Kirol Sariak ekitaldiak saritu asko eman ditu, tartean Iratxe Alonso Maiztegi. Iraitz Lazkano alkatearen eskutik jaso zuen saria kilometro bertikaletako proba askotan hamar onenen artean izan delako.

Irribarretsu jaso zuen saria Alonsok. Hiru urte dira korrika egiten hasi zela, eta denboraldi ona egin zuen iaz: hirugarren egin zuen Bocineros lasterketan eta zazpigarren, berriz, Hiru Handiak proban.

Aurten ere Cangas de Onisko lasterketarekin emango dio hasiera denboraldiari Alonsok. Martxoaren 2an jokatuko da 30 kilometroko karrera, Asturiasen. Gero etorriko dira Buetraitzeko igoera bertikala –maiatzak 3, gauez– eta Euskal Herriko mendi erronka –67 kilometrokoa, Leitzan, maiatzean–. "Aurten lasaiago ibiltzea da asmoa", esan du.

 

Erlazionatuak

Debagoieneko Kirol Sariak iruditan

Maialen Regueiro 2019 ots 13 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak