Bi gunetan banatu dute egin duten azoka: plazan eta inguruan artisau eta saltzaileen postuak egon dira eta Berraondon ganadu feria jarri dute. Hala, artisau eta saltzaileen 60 bat postu jarrai dituzte eta horietako asko elgetarrenak izan dira. Ganadu feriari dagokionez, aldiz, beste herri batzuetatik ekarritako 23 idi pare izan dira ikusgai. Dena den, idiez gain, elgetarrek eraman dituzten ardiak, ahuntzak, astoak... ere izan dira herritarren gozagai.