Ferixa Nagusiko jaiak 2019: Egitaraua

Aurtengo Ferixa Nagusikoak iragarriko dituen kartela, Izar Han Xue Irazabalek egina.

EGUENA 27

MOZORRO EGUNA

12:00 Buruhandiei ongietorria egingo diete plazan. Udalekuetako umeek egingo dute.

19:30 Mozorro jaitsiera Elgetako trikitilariekin. Ondoren, brindisa, alkate txikia izendatzea eta kartel lehiaketako saria ematea.

20:00 Triki-poteoa herriko kaleetan zehar.

23:00 Erromeria plazan, Mugi Panderoa taldearekin.

00:00 Larrain dantza. Ondoren, Mugi panderoa taldearekin erromeriak jarraituko du.

BARIKUA 28

UMEEN ETA ERRETIRATUEN EGUNA

11:00 Umeentzako puzgarri eta jolasak Salbador kalean.

11:15 Intxorta elkarteak salda banatuko du.

12:00 Harri-jasotzaileak: Imanol Albizu Goikoetxe, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzuno.

13:00 Meza nagusia, iazko jaietatik hil diren erretiratuen alde. Xalbadorpek antolatuta.

13:45Erretiratuek argazkia aterako dute.

14:00 Erretiratuentzako bazkaria Espaloian (10 euro). Ondoren, bingo jolasa eta erromeria.

14:00 Umeentzako bazkaria plazan (5 euro).15:30 Puzgarri eta jolasak umeentzako.

18:30 Buruhandiak herriko kaleetan zehar.

19:00 Tio Teronen Semeak: Festamentua dantza ikuskizuna plazan.

23:00 Zezensuzkoa.

23:15 Kontzertua plazan: Modus Operandi eta Gora Herria.

ZAPATUA 29

HERRI EGUNA

11:15 Esna deia.

11:30 Kuadrillen hamaiketakoa Ozkarbi elkartean.

12:30 Jaioberriei harrera udaletxean.

13:00 Soka dantza eta Elgetara etorri berriei harrera. Ondoren, euskal dantzak Elgetako dantzarien eskutik.

14:30 Herri bazkaria plazan. Paella, ogia, kafea (5 euro). Aukera beganoa egongo da.

16:00 Erromeria JAINAGA ETA NARBAIZArekin.

18:00 Zirku erakustaldia. Hendaiako zirku eskola. Izena emateko: danonartian@elgeta.eus.

18:30 Ustekabe txaranga herriko kaleetan zehar.

19:30 Txitxi-burruntziak Intxortako Lehoiak peñaren eskutik.

20:00 Buruhandiak herriko kaleetan zehar.

20:00 Erromeria INGOU taldearekin.

23:00 Zezensuzkoa.

23:05 Aizu! musika taldea –Kortatu taldearen tributua–.

01:00 Helduentzako puzgarri eta oreka jolasak Salbador kalean.

DOMEKA 30

FERIXA NAGUSIKOA

09:00 Ferixa Nagusia: ganadu erakusketa, artisauak ....

17:00 Buruhandiak herriko kaleetan zehar.

18:00 Ertzak taldearen ikuskizuna plazan.

19:30 Bolo txapelketa egingo dute Bolatokian

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.