Jacinto Rivas gogoan, antzerki ukituko dantza emanaldian

Aitor Agiriano 2019ko ekainaren 29a

Soka dantza eta Elgetara etorri berriei harrera egin diete Ferixa Nagusiko jaietan. Horrez gain, herriak emandako soinu jole handi bat ere gogoan izan dute elgetarrek: Elgeta edo Intxuzabal izenez ezaguna den Jacinto Rivas. 

30 lagun inguruk hartu dute parte ekitaldian eta bere bizitzaren paso txiki bat antzeztu dute Herriko Plazan. Antzerkia egiteaz gain, arin-arina eta fandangoa ere dantzatu dituzte. Kepa de Veaga izan dute saioa prestatzeko dantza irakasle, Ana Gillegik egin du aurkezpena eta Garbiñe Sarasketa idatzitako testua izan dute herritarrek gozagai.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak