Hauek dira iazko Ferixa Nagusiaz geroztik jaio diren elgetar gaztetxoak: Ibai Alvarez, Ekain Aranzeta, Lier Beretxinaga, Oier Beretxinaga, Imran El Ghalbzouri, Eider Esnaola, Muhammad Haris Iqbal, Rim Kadimi, Danel Martin, Aratz Mugika, June Sanz eta Naike Urdanpilleta. Hala, Elgetako Udaleko ordezkariek izan dituzte jaietako zapiak eta opariak banatzeko ordura, eta ekitaldia amaitzeko familia erretratua egin dute udaletxe ondoko parkean.