Plazan, Unax Agirre, alkate txikiak, makila hartu du Iraitz Lazkano alkatearen eskutik eta hitz batzuk ere luzatu nahi izan dizkie herritarrei: "Jai onak eduki, eraso matxistarik gabeko jaiak izan daitezela eta lau egun hauek topera disfrutatu", gomendatu die bertaratutakoei. Hala, gaur hasi eta domekara bitartean herriko jaiak ospatzen arituko dira Elgetan.