Oraindik ez dakite oso ondo zer motatako ariketak egingo dituzten, edota zenbat kilotako harriekin arituko diren, baina, Goikoetxek adierazi duenez, "erakustaldia egiteaz gain, jendea herri kiroletara gerturatu" nahi dute. Hala, zenbait diziplina probatzeko aukera ere egongo dela adierazi du: "Sokatira edota txingak bezalako ekintzak antolatuko ditugu, bertan dauden haur zein nagusiek herri kirola ezagutu eta probatzeko aukera izan dezaten".