EH Bilduko Iraitz Lazkanok jarraituko du alkate Elgetan, eta aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gehiagorekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 26a, 22:41

Hurrengo agintaldiko zinegotzi banaketa Elgetako udalbatzan.

Duela lau urte baino alde handiagorekin irabazi ditu udal hauteskundeak Elgetako EH Bilduk. Hala, ordezkari gehiago izango ditu udalbatzan. EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu, eta EAJk hiru.

EH Bilduk irabazi ditu gaur udal hauteskundeak, Elgetan. Aintzane Oiarbide zerrendaburu duen EAJko hautagaitzak baino 207 boto gehiago lortu ditu –bikoitza baino gehiago–, eta emaitza horiekin indartu egingo da EH Bilduren ordezkaritza udalbatza berrian.

Amaitzear den agintaldi honetan bost zinegotzi izan ditu EH Bilduk udalbatzan, eta hiru Gu Geu Elgeta plataformak. Ekainaren 15ean osatuko den udalbatza berrian, berriz, sei ordezkari izango ditu EH Bilduk eta hiru EAJk.

Hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden hurrenkera betetzen bada hauek izango dira udalbatza osatuko duten bederatzi ordezkariak.

EH Bildu nagusi beste bi hauteskundeetan ere

Batzar Nagusietarako hauteskundeetan 336 boto jaso ditu EH Bilduk, eta 238 EAJk. Elkarrekin Podemosek 31 boto eskuratu ditu, PSE-EEk 22 eta PPk 7.

Europako Parlamenturako hauteskundeetan, berriz, boto gehien jaso dituzte lau alderdiak honakoak dira: EH Bildu 310, EAJ 226, Elkarrekin Podemos 40, eta PSE-EE 24.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak