Zortzi proposamen jaso zituen Elgetako jai batzordeak antolatutako kartel lehiaketarako. Hirugarren lehiaketa izan da eta lan guztiak ikusgai izan dira buztin gelan. Herritarrek gustukoena bozkatzeko aukera izan dute, eta gaur eman dute irabazlearen izena.
Bada, emandako botoen %40 jasota Izar Han Xue Irazabal Gillegiren lana izan da irabazlea. Hala, Suzko zezena!!! izeneko kartelak iragarriko ditu 2019ko Ferixa Nagusiko jaiak, eta egileak ehun euroko saria jasoko du.
Kartelaren izenburuak dioen moduan suzko zezena aukeratu du elgetarrak kartela egiteko. Eskuz egindako marrazki bata da.