Goikoetxerentzat desafioa

Julen Iriondo 2019ko mai. 4a, 22:14
Argazkia: Barren

Imanol Albizu Goikoetxe-k 121 altxaldi egin ditu 125 kiloko harri kubikoarekin, eta Izeta IV.ak, berriz, 116. Hamar minutuko hiru txanda izan dira, eta aurkaria aurrena hasita, haren erreferentziarekin, "konfiantzaz" jardun duela adierazi dio Goienari Goikoetxek. Beretzat izan dira, beraz, Azpeitiko apustuan jokoan zeuden 6.000 euroak.

Lehen txandan 40 altxaldi egin ditu Hodei Iruretagoienak, eta bigarrenean 39; bakoitzean bat gehiago Goikoetxek. Azkenekoan, berriz, hiruko aldea atera dio aurkariari. "Ondo" lan egin duela zioen; aurkariaren erreferentzia edukita, kontrolpean izan du dema.

Lehenengo apustua izan du hau Goikoetxek, eta emaitzarekin pozik: "Sinatu liteke halako hasiera".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak