Irteerak eta emanaldi bereziak izan zituzten eskolan oporrak hartu aurretik

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 15a, 11:23

Urteroko kultura astean askotariko ekintzak egin dituzte Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoek. Korrika Txikiarekin eman zioten amaiera ikasturteko bigarren hiruhilekoari.

Ez da eguneroko zaratarik gaur eskola inguruan. Aste Santuko oporrak hartu zituzten barikuan ikasleek eta irakasleek, eta apirilaren 29ra arte hartuko dute atseden.

Oporrak hartu aurretik, kultura astea egin zuten ikastetxean eta Korrika Txikiarekin eman zioten amaieran. Kultura Astearen baitan neska-mutikoek askotariko ekintzak eta irteerak egin dituzten. Denek hartu zuten parte kultura zirkuitu berezian, eta gelaz gelako ekintzak ere izan zituzten.

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleek Eneko Etxegarai ipuin kontalariaren bisita izan zuten. Lehenengo eta seigarren mailetako neska-mutikoek liburutegi zerbitzua ezagutzeko irteera egin zuten, eta gelen arteko musika emanaldiak ere egin zituzten. Horiek dira egindako ekintzetako batzuk; izan ere, gehiago ere eduki zituzten.

Orain, atseden hartzeko egunak dira. Apirilaren 29an emango diote hasiera 2018-2019 ikasturteko azken txanpari.

Argazkien iturria: Elgetako Herri Eskola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak