Etxafuegoa prestatu dute Herri Eskolan aurtengo Korrika Txikiari hasiera emateko. Ez du surik behar izan zeruratzeko. Puzgailu batekin aireratu dute, eta lehertu denean eman diote hasiera euskararen aldeko lasterketari.
Nagusienetik hasi eta txikienera arte eskolako gela guztietako ordezkariek eraman dute lekukoa. Eskutik eskura ibili da herriko plazara iritsi arte. Bertan, gela bakoitzak Korrika Txikirako prestatutako leloa aldarrikatu du. Elgeta ere euskararen alde, Klik klik klik euskaraz hitz egin, edo Klika klika Korrika moduko mezuak bidali dituzte.
Maala guraso elkartearen txokolate-jana eta udal liburutegiaren ekintzekin eman diote jarraipena festa egunari. Herri Korrika eta Korrikaren aldeko bertso afaria ere iragarrita daude gaurko.