Gonbidatu ugari dituzte azkenaldian Elgetako Herrixa Dantzan saioan. Martxoko azken domekan Biarnoko Joan Frances Tisner musikaria izan zuten bisitan. Okzitaniako kontradantzak erakutsi zituen Tisnerrek.
Atzo, apirilak 14, Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako musikariak izan ziren Elgetako dantzaldi zikloan. Northern Harmony abesbatzak Bulgaria, Georgia, Korsika, Hego Afrika eta Ameriketako kanta tradizionalak abesten zituen. Tartean, baita ere Euskal Herriko kantuak ere. Dantzaldia ere egin zuten atzo Espaloian. Abesbatzaren emanaldiaren ostean Jeremy Carter Gordonek kontradantza saioa eskaini zuen.
Bideoan Northern Harmony abesbatzak eskainitako piezetako bat duzue ikusgai.
Gogoratu, Herrixa Dantzan ekimenetik apirilaren 28rako iragarri dutela hurrengo saioa. Frantziako Poitou eskualdeko Christian Pacher etorriko da zuzeneko emanaldia egitera. Herrixa Dantzan ekimenak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatutako dantzaldiak dira. Informazio gehiago hemen.