Hogei urteko ibilbidean, musikari ezaguna da Pacher Frantziako folk dantzaldien eremuan. Kantuan, arrabitaz edo soinu txikiaz, dantzarako jotzen duten hainbat musika taldetan hartu du parte: Ciac Boum... eta beste.
Emango dizkigu folk dantzaldietako ohiko dantzak (borobila, chapelloise, baltsak, polkak, schottisch-ak, mazurkak...), baita bere eskualdekoak ere (adibidez, Avant Deux esaten zaien kontradantza edo kadrileak).
Lapurdiko Aniez Perez-ekin elkarlanean, hirugarren urtez etorriko zaigu Frantziako folk dantzaldien eremuko musikari bat geurera (aurreko bi urteetan Gerard Godon izan dugu gurekin).
Bideoa: Christian Pacher Mardi Gras dantza jotzen La Motte en Provence-jo jaialdi batetan (2015)
Dantzaldia Elgetan: Christian Pacher
- Noiz: apirilak 28, igandea / 19:00
- Non: Espaloia kafe-antzokian
- Sarrera libre
- Edatekoak eta jatekoak eskura
- Laguntzailea: Elgetako Udala
Baionako egitaraua:
Ikastaroa: Poitou-ko dantzak
- Noiz: apirilak 27, larunbata / 15:00 - 18:00
- Non: Ahetze (Lapurdi) / Denen-Xokoa gela
- Sarrera: 20,00 euro
- Izena ematea: Aniez (SMS: +33 611595708 / e-posta: agnes@trad.org)
Dantzaldia Baionan: Christian Pacher (Poitou) eta Zeina (Euskal Herria).
- Noiz: apirilak 27, larunbata / 21:00
- Non: Forum-eko dantza-aretoa
- Sarrera: 10,00 euro