Intsinis pinuaren gaixotasuna abiapuntu hartuta mahai ingurua, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 28a, 14:05
Banda gorria basoan.

Elgetako nekazarien kooperatibak eta Elgetako Udalak antolatuta hiru hizlari izango dira Espaloian: Baskegur-eko Josu Azpitarte, Naturkon-eko Iñaki Aizpurua eta Gipuzkoako baso elkarteko Fernando Otazua. Mahai ingurua 19:00etan hasiko da.

Bada, azkenaldian, pinu jabeak eta nekazaritza sektorea kezkatuta dituen kontu bat; 'Lecanosticta acicola' izeneko onddo bat da hori, intsinis pinua erasotzen ari da eta toki batzuetan, dagoeneko, egoera kezkatzekoa da. Tamalez, Debagoienera eta Elgetara ere iritsi da onddo hori.

Baso politikaren bilakaera, sektoreak izan duen pisu ekonomikoa, basogintzaren gaur egungo errentagarritasuna, gehien ustiatutako espezien inguruko informazioa... Hainbat kontu izango dituzte aztergai gaurko mahai-inguruan, eta debatea ere izango da, gehienbat etorkizunera begira hartu beharreko neurrien eta politiken inguruan.

Sarrera irekia da eta mahai ingurua 19:00etan hasiko da Espaloia kafe antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak