Martxoaren 8ko greba eguna berotzen joateko hainbat ekimen bultzatzen ari dira eskualdeko talde eta batzorde feministak eta horietako bat izango da domekako ibilaldia. Elorregin 12:00etan elkartuko dira Debagoieneko herrietatik, oinez zein bizikletan, abiatutako emakumeen martxak.
Iaz egin zuten lehen aldiz Emakumeok planto lelopean, eta adin guztietako emakumeak elkartu ziren, jai eta aldarrikapen giroan.
Koaderno eta eskumuturrekoa moreak
Elgetako M8 Plataformak, bestetik, bi koaderno more jarri ditu zirkulazioan herrian. Helburua da askotariko gogoetak jasotzea bertan.
Eta eskuragarri daude herriko komertzioetan eskumuturreko moreak. Borondatearen truke lor daitezke.