Gu Geu Elgetako Mikel Larreak dio taldean ez dutela argi ikusten 2019ko udal aurrekontuak nora bideratzen duen Elgeta

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 7a, 10:12

Gu Geu Elgeta taldeko Mikel Larrea, urrian, Goiena telebistan.

Elgetako Udalak 1.587.521,06 euroko aurrekontua onartu du 2019rako. Abenduaren 18an egindako osoko bilkuran egin zuen aurrera EH Bilduren aurrekontu proposamenak taldeko bost zinegotzien aldeko botoekin. Oposizioko Gu Geu Elgetako ordezkaririk ez zen bertaratu.

2019ko udal aurrekontuaren inguruan egiten duten balorazioa eskatuta oposiziotik adierazi dute agintaldiko aurreko urteetan egindako balorazioaren oso antzekoa dela aurtengoa ere.

"Onartzen dugu egoera ekonomikoak ez duela askorako ematen, eta horregatik aurkeztutako aurrekontuak oso teknikoak dira. Pertsonalaren gastuak eta mantenu gastuak ordaindu beharrekoak dira, eta kopuruak matematikoki irteten direnak dira", azaldu du Mikel Larrea bozeramaileak.

"Inbertsioetako gastu gehienak —6. kapitulukoak— ez dira inbertsioak mantenu gastuak baizik. Aurrekontu honek ez du erakusten etorkizunerako bidea. Ez daukagu argi nora bideratzen duten Elgetaren etorkizuna".

Gaineratu dute ez dela elkarlanean landutako aurrekontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak