Elgetako Athletic zaleen lagunarteak presidente berria du; izan ere hilaren 10ean egindako urteko batzarrean Javier Gamarra izendatu dute Felix Irizarri erreleboa hartzeko.
Badaude aldaketa gehiago zuzendaritza taldean. Felix Irizarrek ordezko presidente kargua beteko du, Raul Campo idazkaria izango da eta diruzain lanak Eduardo Gonzalezek egingo ditu. Batzordeko gainerako kideak dira: Juan Mari Sarasua, Toño Carrasco, Itziar Urizar, Aitor Zamakona eta Juan Ramon Sarasua.
Aurrera begirako asmoak
Aurrera begirakoei dagokienean Elgetako lagunarteak irteerak antolatuko ditu Valladolid-era zein Athletic museora eta senidetzea iragarri du Palentziako Guardo lagunartearekin.
Ekainaren 16an Elgetan egindako Gipuzkoa Zurigorri Egunaren inguruko balorazioa, berriz, oso ona da eta "arrakastatsutzat" jo dute.