Luis Mari Arantzeta: "Leku askotan ditugu erleak; Elgetan, Nafarroan eta Errioxan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 30a, 14:00
Luis Mari Arantzeta, zapatuko azokan, bezeroak artatzen.

Larrabiltxo baserrian erlezainak dira, eta postua izan zuen Luis Mari Arantzetak zapatuko Erle Eguneko azokan.

Zein produktu eskaini dituzue azokan?

Eztia da gehien saltzen dena, baina propolia eta unturia —pomada— ere salgai izan genituen. Argizaria erakusteko eraman genuen.

Jendeak ezagutzen ditu produktuok?

Eztia bai. Galdera gehienak propoliari eta unturiari buruz izaten dira.

Non dituzue erleak?

Leku askotan ditugu, batzuk Elgetan eta beste batzuk Nafarroan eta Errioxan. Ezti oso ezberdinak ematen dituzte. Elgetakoa hemengo loreekin egindakoa da, eta gainerakoa erromerotik, ezkaitik edo arteatik dator. Nahastu egiten ditugu guztiak; izan ere, udaberrian erromeroaren ezti zuri zuria aterako genuke, eta udazkenean eta neguan artearen ezti ilun-iluna. Ez dira ez hobeak ez txarragoak, baina bai oso ezberdinak. Jendea harritu egingo litzateke ikusita leku berean eta erle berdinek zelako ezti ezberdinak egiten dituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak