"Ohikoa denez, urriko azken igandean abiatuko dira Herrixa Dantzan dantzaldiak Elgetako Espaloia kafe antzokian, 19:00etan. Maiatza bitartean zortzi dantzaldi izango dira, hilean behin. Horietatik hiru, zuzeneko musikaz. Hamargarren denboraldia izango da aurtengoa", azaldu du Patxi Monterok.
Abenduaren 7ko saioa Escamot catalá taldeak egingo du, eta horrekin batera talo afaria izango da. Apirilaren 28an Christian Pacher frantziarrarekin egingo dute dantzaldia, eta maiatzaren 19rako dago iragarrita urteroko Kantu eta Dantza Eguna.
Argibide gehiago hemen.