Egoarbitzan 86.000 metro koadroko udal lur sailaren erabilera esleitu gura du Elgetako Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 1a, 15:31
Egoarbitza ingurua.

Zabalik da esleipen prozedura publikoa, eta interesatuek abenduaren 14ra arteko epea dute udaletxean eskaintzak aurkezteko. Lur sail horretan animaliak bazkatzeko bi urterako esleipena da proposatzen dena.

Lur sailak 86.260 metro koadro ditu eta Egoarbitza haitza eta inguruko lur saila hartzen ditu. Onuradunak lur eremua animaliak bazkatzeko erabili ahal izango du bi urtez, 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean.

Onuradunak abereak bazkatzeko erabiliko du lur saila eta ezingo du bertan inolako eraikinik egin. Halaber, debekatua izango du lur sailaren erabilera beste pertsona bati uztea.

Udalari ordaindu beharreko gutxieneko kanona urteko 90 eurokoa izango da. Eskaintzetan kopuru hori igotzeko aukera izango dute interesatuek.

Eskaintzak gutun-azal itxietan aurkeztu behar dira, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak