"Jakinean ginen sari bat jasotzekoak ginela, baina ez genuen uste urrea izango zenik", azaldu du Irazabalek. Bartzelonako La Fira del Poblenou garagardo azokan 60 produktore egon dira aurten, eta 300 garagardotik gora. Estatu mailako produktore artisauen azoka da eta kategoriaka banatuta ematen dituzte sariak. Aurten 21 kategoria izan dira. Hain zuzen ere, blonde ale kategoriako urrezko domina eman diote Elgetan egindako Urrejalei garagardoari.
"Laugarren urtea da txapelketa egiten dutela eta guk bi garagardo aurkeztu ditugu. Hilabete lehenago egiten dute dastaketa epaimahaiko kideek eta jakinean ginen sari bat jasotzekoak ginela, baina ez zein", azaldu du Irazabalek. Bartzelonako garagardo azoka estatu mailan egiten diren bi handienetako bat da.
Pozik da elgetarra. "Diploma eta domina jaso ditugu, baina garrantzitsuagoa da sariak duen oihartzuna. Ikusiko dugu ate berriak zabaltzen dizkigun".
Bihar dastaketa ikastaroa, Uberan
Bihar, eguena, garagardo dastaketa ikastaroa egingo du Irazabalek Uberako Jaolatza elkartean, 19:00etatik 21:00etara. Interesatuek errasti@maltuna.eus helbidean eman behar dute izena. Prezioa da 10 euro.