Kristinoen koba ezagutzeko proposamena Kantsatzekek domekan egitekoa duen irteeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 11a, 12:01
Kristinoen koba.

Larraonan emango diote hasiera ibilbideari eta koba ikustearekin batera Artea 'baso magikoa' ere zeharkatuko dute. Ia zailtasunik gabeko ibilbidea dela aurreratu dute. Izen-ematea zabalik da eguenera arte.

"Bospasei orduko buelta izango dela jarri dugu; izan ere, Kristinoen kobara sartuko gara —nahi dutenak— eta Artea 'baso magikoan' ere entretenituko gara. Bata eta bestea, denbora joango zaigu. Bestela, ia zailtasunik gabeko ibilbidea da. Ordu batzuk bai, baina nahiko ibilbide laua da, aldapa gogor barik. Hamarretakoa San Benitoren ermita ondoan egingo dugu2, azaldu dute Kantsatzeke Mendi Taldetik.

Interesatuek hilaren 14ra arteko epea dute izena emateko. Hiru bide daude: udaletxera deituta, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak