Kantsatzeke Mendi Taldeak antolatuta bospasei orduko mendi irteera dago antolatuta ekainaren 17rako. Nahi duenak Kristinoen kobara sartzeko aukera izango du. "Eta Artea "baso magikoan" ere entretenituko gara, eta bata eta bestea, denbora joango zaigu. Bestela, ia zailtasun gabekoa da ibilbidea. Ordu batzuk, bai, baina, nahiko laua, aldapa gogor barik". Hamarretakoa San Benitoren ermita ondoan egingo dute.
Mendi taldetik linternak edo frontalak eramateko gomendioa egin dute, zenbat eta indartsuagoak hobeto.
Izen-emateak udaletxean, Facebook (Kantsatzeke) edo kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan ekainaren 14ra arte. Prezioa da 10 euro.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.