Gaur egindako neurketaren arabera birziklagarria da elgetarrek errefusara botatzen duten %50 inguru

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 8a, 14:24
Gaur eguerdian Elgetako plazan egindako karakterizazio ariketak emandakoa. (Iturria: Elgetako Udala)

Errefusaren edukiontzietara botatako 53,8 kilo aztertu dituzte, gaur, plazan. Horietatik %53,9 birziklagarria zen. Bada, hortaz, zertan hobetu.

Elgetako Udala ingurumenarekin lotutako ekintza bereziak egiten ari da egunotan. Gaur eguerdian, herriko errefusaren edukiontzietatik hartutako lagin bat aztertu dute. Mendizaleen Plazan zabaldu eta neurtu egin dute jakiteko birziklagarriak diren zenbat hondakinek amaitzen duten edukiontzi grisean eta ez dagokien beste batean. 

Errefuseko %53,9 birziklagarria da

Udal ordezkariek emandako datuen arabera 53,8 kilo hondakin aztertu dituzte eta horietatik %53,9 —erditik gora— birziklagarria zen. Errefusari zegokion kopurua —ondo sailkatutakoa— 24,8 kilo izan da, hau da errefusaren edukiontzian aurkitutakoaren %46,1.

Organikoaren edukiontzi marroira bota beharrekoak ziren 17,59 kilo; hau da, %32,7.

Papererako den edukiontzi urdinera bota beharrekoak ziren 4,07 kilo, edo %7,57.

Ontzi arinak ziren 2,01 kilo edo %3,74 eta beira 0,66 kilo edo %1,23.

Bestelakoak ere baziren: 4,67 kilo edo %8,68.

 

 

Erlazionatuak

Errefusaren karakterizazioa, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 eka 08 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak