Astebete pasatxo gelditzen da 2018ko Zurigorri Egunerako. Elgetan ospatuko dute aurtengoa, egiten duten hirugarrena. Athletic taldeak Gipuzkoan dituen jarraitzaileen festa izaten da, eta lurralde horretan dauden 16 lagunarteen elkargunea izateko sortu zuten.
Elgetako lagunartearen hamargarren urteurrena ospatzeko eguna ere izango da. Aitzakia horrekin ekarri zuten ospakizuna herrira. 2016an Tolosan egin zuten festa, iaz Zarautzen eta aurten Elgetan izango da.
Egun osoko egitaraua gertatu dute: hamaiketakoa, kalejira txikiteoarekin, bazkaria, omenaldi ekitaldia, DJ festa...