Ilargiaren araberako egutegiaren gaineko ikastaroa, bihar, Elgetako baratze parkean

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 5a, 11:32
Elgetako baratze parkea.

Furgo-baratzea zerbitzua ere izango da bihar. Hurrengo egunetarako, berriz, iragarrita daude errefusaren karakterizazioa, bigarren eskuko azoka eta bisita gidatua Epeleko konpost gunera.

Udalak Ekogunerekin batera antolatuta, ilargiaren araberako egutegiaren gaineko tailerra egingo dute, bihar, eguaztena, herriko baratze parkean. Tailerra doakoa da, 18:00etatik 19:00etara izango da, eta ez da aurretik izena eman beharko.

Egun berean, landare ekologikoak erosteko furgo-baratzea zerbitzua izango da baratze parkean.

Bestelako jarduerak ere egingo ditu Udalak hurrengo egunetan. Barikuan, hilak 8, 12:00etan, errefusaren karakterizazioa egingo dute plazan, eta 18:00etan bigarren eskuko azoka.

Ekainaren 13rako, berriz, Epeleko konpost planta ezagutzeko bisita gidatua iragarri dute. 15:30ean abiatuko da taldea Elgetatik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak