Bolarien topaleku izango da Elgeta zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 1a, 09:58
Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa jokatu duten Elgeta taldeko bolarietako batzuk.

Herri kirolen aste bukaera izango da honako hau Elgetan. Gipuzkoako hiru txirlo txapelketaren amaierako ospakizuna izango da bihar herrian, eta domekan urrezko binakako harri-jasotze finala jokatuko du Imanol Albizu 'Goikoetxe'-k, Azpeitian

"Gipuzkoako bolariok amaitutzat ematen dugu Gipuzkoako 49. hiru txirlo bola joko txapelketa, Zapatuan egingo dugu sari banaketa, Elgetan. Bolari Eguna, Lehendakari Saria, bazkaria, omenaldiak eta sari banaketa egingo ditugu. 11:00etan emango diogu hasiera egunari jaurtiketa saio batekin. Ondoren jokatuko dugu Lehendakari Saria. Gipuzkoako txapelketako lehenengo 64 sailkatuek hartuko dute parte eta kanporaketa erara egingo da, lehenengoa azkenaren kontra, bigarrena azken aurrekoaren kontra, eta abar, txapeldun bakarra geratu arte. Jarraian, bazkaria egingo dugu Elgetako frontoian eta gero, bi bolari omenduko ditugu: alde batetik, Bihotza Azpiri eibartarra; eta bestetik, Oñatin bizi eta urteetan Elgetako taldeko bolari izan den Arlindo Almeida. Jaia amaitzeko, Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako sari banaketa egingo dugu", azaldu dute antolatzaileek.

Txapelketako bederatzi jardunaldietan 40 txirlo jota Floreagako Gorka Etxanizek jantziko du txapela gizonezkoetan. Emakumezkoetan Garmendipeko Yarisa Caballero izan da onena, hemeretzi txirlo jota.

60 bat bolari bazkaltzeko

Antolatzaileek eguaztenean emandako datuen arabera, 60 bat bolari elkartuko dira bihar frontoian egitekoa den Bolari Eguneko bazkarian. Bazkaldu aurretik jokatuko den Lehendakari Sarian, Elgeta taldeko sei eta zortzi bolari artean lehiatuko dira. "Aurretik eta txapelketaren ondotik egingo diren jaurtiketetan edonork har dezake parte", adierazi dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak