Arlindo Almeida: "Pena dut Oñatin ez dagoelako boloetarako afiziorik"

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mai. 31a, 17:32

Arlindo Almeida, Oñatin

Portugalen jaio zen Arlindo Almeida 'Portu' (Viseu, 1958) eta 20 urterekin iritsi Oñatira. Orduan hasi zen boloetan jokatzen. Bera eta Eibarko Bihotza Azpiri omenduko dituzte zapatuan Elgetan egingo duten Bolari Egunean.

Non hasi zinen bolotan?

San Martingo bolatokia han zegoen. Gero, Urrintxon egin zutena federatua zen eta hantxe jarduten genuen; bi talde eta alebin mailako beste bat zeuden orduan Oñatin. Hura itxi zutenean Elgetara joaten hasi nintzen.

Elgetako taldearekin jokatzen duzu?
Bai, eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hartzen dugu parte. Zapatuan, Gipuzkoako finala jokatuko da Elgetan.

Zergatik ez dago bolari talderik Oñatin? Afizioa falta da?
Urtean behin, sanmigeletan, bolo txapelketa antolatzen dute San Martingo bolatokian. 80 bat lagun elkartzen gara, heldu eta gazte. Baina urtean behin bakarrik, gainerako egunetan inork ez du interesik erakusten joko honetan aritzeko. Gogoan dut lehen ordu asko egiten genituela San Martinen, jatekoak eta edatekoak eraman genituen eta arratsalde pasa ederrak egiten genituen, boloetara jokatuz. Orain, adinekook gero eta gutxiago gara eta gazteek beste kirol batzuk gurago dituzte bolo jokoa baino. Pena da.

Non jokatu badago?
San Martineko bolatokia toki oso onean dago. Estalita egongo balitz asko irabaziko luke, federatua izango litzatekeelako eta txapelketak ere jokatu ahal izango liratekeelako. Egun Kurtze Baltz elkarteak kudeatzen du. Baina afizioa falta da. Jende gazteak probatu beharko luke joko hau eta jokatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak