Astelehenean gustura ibili ziren Elgetako Herri Eskolako ikasleak eta irakasleak Arantzazu inguruan. Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako ikasleek egin zuten txangoa, eta giro paregabearekin ibili ziren Gomiztegi artzain eskolan zein Arantzazun.
Gomiztegin artzaintzaren munduaren berri jaso zuten. Kortan sartzeko aukera izan zuten, ardiak ikusteko eta ukitzeko aukera ere bai, eta bertako hezitzaile baten eskutik ikasi zuten artzainaren lanak zeintzuk diren. Gazta nola egiten den ere azaldu zieten, eta gatzatua egiteko aukera izan zuten. Jan ere gustura egin zuten nork bere eskuekin egindako gatzatua.
Gomiztegiko bisita amaituta artzain eskolatik Arantzazurainoko bidea egiten duen ibilbidea egin zuten, eta sai edo putre saldo bat oso gertutik ikusteko aukera izan zuten.
Bihar eta etzi Kontsumobide jardunaldiak

