Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek programa bat dute indarrean banda zabala industrialdeetara eramateko. "Plangintza horretan Jalotza, Pagatza eta Berraondokua poligonoetara banda zabala eramateko proiektua esleitu zen azaroan", esan dute Gipuzkoako Foru Aldunditik. Gaineratu dute hamasei hilabeteko epean eramango duela operadore batek banda zabala gune horietara.
Bestelako erakunde publikoak ere badihardute Elgetan zuntz optikoa hedatzeko ekimenean. Gipuzkoako Foru Aldundia Landagipuzkoa+ planaren bitartez ari da garatzen konektibitatea herrigunetik 2.000 metro arteko bueltan kokatzen diren higiezin unitateetara. Espainiako gobernuak, berriz, PEBA programaren bitartez esleitu du Elgetara banda zabala eramateko proiektua. Hemezortzi hilabeteko epea dute exekuziorak.