Hainbat galderari erantzuna ematen saiatuko dira Monge eta Rodirguez Lara. Prozesu historikoetan presente egon eta hauetan parte hartu badute, zergatik gelditu dira emakumeak historiografia tradizionaletik kanpo? Nola sortu dituzte historiografia propioak?... "Mikrofonoetatik urrun egon diren testigantzei eta memoria pribatuen mundura pasa diren kontakizun alternatiboei buruz egingo dugu berba, aurrerapenak eta zailtasunak partekatzeko", aurreratu dute.
Historiografiak zer gogoratu duen eta zer ahaztu duen kontuan hartzea garrantzitsua da. Hitzaldia 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusia.