Publiko egindako ohar baten bidez Elgetako udal langileek jakinarazten dute lan uztea egiten dutela udal langileen lan baldintzen alde, enpleguaren defentsan, zerbitzu publikoen indartzearen alde eta Udalhitz hitzarmen kolektibo berri baten alde.
"Zehazki hauek dira aldarrikapenak: zerbitzu publikoak garatu, suntsitutako enplegu publikoa berreskuratu eta egonkortu —behin-behinekotasuna %6tik behera—, negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratu, galdutako eskubideak eta eros-ahalmena berreskuratu, hitzarmenak bete, ofentsibako negoziazio kolektiboak aktibatu instituzioetan", adierazi dute.