Irudimen erakustaldia egiteko orduak, laster, elgetarrendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 7a, 13:55
Pirritx eta Porrotx duela bi urte Elgetako Inauterian.

Eskolako umeen kalejirak emango dio hasiera Inauteri festari, eta ondotik etorriko dira gainerako mozorroak.

Batzuk isilean eta beste batzuk prestatzen ari diren mozorroa lau haizetara zabalduz, baina gaur izango da irudimenak eman duena erakusteko eguna Elgetan.

Herri Eskolako neska-mutikoek eta irakasleek 15:00etarako iragarri dute mozorro kalejira. Eguraldi ona bada ikastetxetik abiatuko dira eta plazan amaituko dute. Bestela, frontoian egingo dute jaialdia.

Maala guraso elkarteak txokolate-jana eskainiko du 16:30ean, eta Udalak I&D jaialdia iragarri du 17:00etarako. Euskal diskofesta izango da. Musika jartzailea eta dinamizatzailea etorriko dira. Elgetako buruhandiek ere ez dute Inauterietan hutsik egingo eta 18:30ean izango dira neska-mutikoekin zezena, txintxon, lehoia.

Erretiratuek martitzenean

Xalbadorpe erretiratuen elkartetik jakinarazi dute martitzenean ospatuko dutela Inauteria.Txokolate-jana eta bingo saio iragarri dituzte, 17:00etan, Ozkarbi elkartean. Bazkide guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak