Zuri esnatu da Elgeta ingurua gaur ere

Alerta laranja aktibatuta dago gaur eta 100-300 metrora elurra egiteko iragarpenak bete dira. Debagoieneko herri gehienetan elurra ez da heldu kaleraino, baina Elgeta izara zuria jantzita esnatu da. Elurra garbitzeko lanak ez dira gelditu goizetik, errepideetan ez ezik espaloian ere bideak ireki eta gatza botatzen ari dira langileak. Bestalde, Debagoieneko mendateen egoera aldakorra da.

Trafikoa.eus

Elurra ari duenez, mendateetako errepideen egoera aldakorra izango da egunean zehar; azken orduko informazioa eskaintzen du Trafiko Zuzendaritzak Trafikoa.eus webgunean. Une honetan (10:00ak), Kurtzetako mendatea itxita dago, Elosuan derrigorrezkoak dira kateak eta kamioentzako debekatuta dago.

 

Erlazionatuak

Zuri esnatu da Elgeta gaur ere

Elgeta

Alerta laranja aktibatuta dago gaur eta 100-300 metrora elurra egiteko iragarpenak bete dira. Debagoieneko herri gehienetan elurra ez da heldu kale...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.