Zuri esnatu da Elgeta gaur ere

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 7a, 10:00

Alerta laranja aktibatuta dago gaur eta 100-300 metrora elurra egiteko iragarpenak bete dira. Debagoieneko herri gehienetan elurra ez da heldu kaleraino, baina Elgeta izara zuria jantzita esnatu da. Elurra garbitzeko lanak ez dira gelditu goizetik, errepideetan ez ezik espaloian ere bideak ireki eta gatza botatzen ari dira langileak. Bestalde, Debagoieneko mendateen egoera aldakorra da.

Trafikoa.eus

Elurra ari duenez, mendateetako errepideen egoera aldakorra izango da egunean zehar; azken orduko informazioa eskaintzen du Trafiko Zuzendaritzak Trafikoa.eus webgunean. Une honetan (10:00ak), Kurtzetako mendatea itxita dago, Elosuan derrigorrezkoak dira kateak eta kamioentzako debekatuta dago.

Argazkiak

Lehenengo argazkian langile bat oinezkoentzat bidea irekitzen 08:15ean.
Bigarren eta hirugarren argazkian Elgeta 09:30ean; ordu berean, laugarren argazkian, Bergarako errepidea zabalik ikusten da Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak