Kontuz ibili behar da baina Elgetarako errepideak zabalik daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 2a, 18:51

Elgetako Domingo Iturbe kalea, gaur.

Behe-lainoa eta hotza nagusitu dira goizean Debagoienean; elur dezente egin badu ere, errepideak irekita mantendu dira. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak alerta laranja mantentzea erabaki du iragarritako elur-maila dela eta. Eguerdian bukatzekoa bazen ere, gauerdia arte luzatuko da. Zapatuan eta domekan abisu horia egongo da.

Elgetako errepideak ere zabalik mantendu dira eta ez da aparteko zailtasunik izan atzera eta aurrera ibiltzeko. Dena den, autoa erabili behar duten herritarrei Elgeta eta Bergara arteko errepidea gomendatzen zaie eta autoak aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen zaie edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

Informazio gehiagorako: 943 76 80 22  (lan orduetan) / udala@elgeta.eus / @elgetakoudala (twitter) / Elgetako Udala (Facebook)

Erlazionatuak

Elurra Elgetan, 2018ko otsailak 2

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 ots 02 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak